Areto futbola

Altsasu areto futbol taldeen aurre denboraldia, martxa onean

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Hirugarren mailako taldeak garaipena eta lehen mailakoak berdinketa lortu zuten Zelandiko jaialdian

Altsasuko Zelandi kiroldegian areto futboleko lagun arteko bi partida jokatu ziren irailaren 6an. Lehenik eta behin hirugarren mailako Altsasuk Aguraingo Oriamendi taldea izan zuen aurkari. Partida azkar bezain borrokatuan parez pare ibili ziren bi taldeak, baina azkenean Altsasu gailendu zen, 4-3. 

Maila autonomikoko Altsasuk, aldiz, Araiako Alipendi izan zuen aurkari. Bi taldeek ez zuten amore eman eta lehia biziko partida hirunako berdinketarekin despeditu zen.