Lehen mailako edo A Serieko CaixaBank Mastersarekin batera B Serieko edo promesen mailako txapelketa jokatzen ari da. Altsasuko festetan, irailaren 13an, B Serieko final handia hartuko du Burunda pilotalekuak. Dagoeneko jakina da zeintzuk diren finalistak. Dariok eta Eskirozek Peio Etxeberria eta Morgaetxebarria izango dituzte aurkari.
Material aukeraketa irailaren 10ean, asteazkena, 11:00etan egingo dute Burunda pilotalekuan.
Ondorengo partida zein izango den, enpresek oraindik ez dute guztiz zehaztu. Ezkurdiak eta Martijak Elordi edo Zabala eta Rezusta izango dituzte aurkari. Sarrerak salgai daude Entradasfronton webgunean.