Altsasuko Alde Zaharrerako trafiko sarrera mugatuko da

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Hasi dira haurrendako atrazioak muntatzen.

Festako atrakzioak jartzeko lanak hasiko dira.

Altsasuko festak irailaren 12an, ostiralean, hasiko dira. Udalak jakinarazi duenez, umeendako atrakzioak ohi bezala, Ferialeku kalean eta Otadiako Kristo Deuna plazan izanen dira. Horiek muntatzen gaur, irailak 8, hasiko dira. Beraz, muntaketa lanak, festak eta desmuntatze lanak iraun bitartean ibilgailuak aipatu kale eta plazan aparkatzea debekatuta egonen da. Muntatzean aurrera egin ahala, Alde Zaharrerako ohiko sarrera trafikorako itxi eginen du udalak. Alde Zaharrera joateko institutu arteko errepidea edo Zubeztia kalea erabili beharko dira. Azken horrek bi norabide izanen ditu festek iraun bitartean.