Altsasuko Ondarria industrialdeko makineria tailer batean lan istripua izan zen asteleheneko 06:58an. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 47 urteko langile bat bizkarrean zauritu zen polipasto bat gainera erori ondoren. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, inguruko mediku talde bat eta bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat joan ziren. Zauritua tokian bertan artatu zuten, eta, ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, pronostiko erreserbatuarekin. Foruzaingoak bere gain hartu du istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa.