Txantxari udal ludotekak bere ateak lastailaren 1ean zabalduko ditu eta bere zerbitzua maiatzaren 29ra arte eskainiko du. Ludotekak bere baitan 0 eta 12 urte bitarteko haurrak hartuko ditu. 0 eta 3 urte arteko umeen kasuan heldu baten laguntzarekin egon beharko dute ludotekan, eta matrikula doakoa da. 4 eta 12 urtekoen kasuan ordaindu beharreko kuota 5 eurokoa da.
Izena emateko epea ixtean ludotekak eskaintzen dituen plazak gainditzen badira, zozketa bidez emanen dira plazak. Beti ere, saio bakoitzean adinaren eta behar berezien arabera ezarritako ratioa osatu arte. Zozketa egin ondoren onartu ez diren izen emateekin itxaron zerrenda eginen da, izen emate ordenaren arabera. Ludotekan bajak baleude, zerrenda horretara joko lukete ludotekako arduradunek hutsik gelditu den plaza betetzeko. Itxaron zerrendan gelditzen direnen kasuan ez dute ordainketarik egin beharko. Bestetik, izen emateko epea despeditu ondoren inskripzioa egin nahi duenak ludotekan bertan egin beharko du, beti ere plaza libreak dituzten saioetan.
Ordutegia
Ludotekak astegunetan zabaltzen ditu ateak eta adinaren araberako hiru txanda ditu. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:30etik 16:45era egonen dira eta astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Adin horietakoek saio bakarrean eta gehienez bitan izena emateko aukera izanen dute. 4 eta 7 urte artekoek, berriz, astegunetan 17:00etatik 18:15era izanen dute ludoteka zabalik. Azkenik, 0 eta 3 urtea arteko umeak dituzten gurasoek haurrarekin ludotekan astelehen, asteazken eta ostiraletan egoteko aukera izanen dute, 18:30etik 20:00etara.