Iker Gomezek jaioterriko lasterketan egotea aurreikusten du

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 12a

2023ko Altsasu Txirrindularitza Probako helmugaratzea, esprintean. ARTXIBOA

Irailaren 14ko XCVI. Txirrindulari Proba mitikorako osatuko dela uste du altsasuarrak

Altsasu Kirol Elkarteak (AKE) antolatuta, irailaren 14an afizionatuen mailako XCVI. Txirrindula Proba jokatuko da. Sakanan afizionatuen mailan jokatzen den lasterketa bakarra izateaz gain, proba mitikoa da, 96. edizioa baitu. Felix Mazkiaranek elite eta 23 urtez azpikoendako lasterketa gorabeheratsua diseinatu du (140,86 km). Altsasutik 10:00etan abiatuta, Zegamako bidegurutzera joko dute txirrindulariek, eta ondoren zazpi aldiz igoko dute Altamira. Helmugaratzea 13:40ak alderako aurreikusten da.  

Aurten afizionatuetan debutatu duen Iker Gomez Lopez de Goikoetxeak (Finisher) herriko proban egon nahi du, berarendako oso berezia delako, baina aurreko astean, Kern Pharma taldeko stagiaire-a zela, erorikoa izan zuen Britainiako Tourrean. Ordutik osatzen dago, baina entrenatzera atera da, eta badirudi Altsasuko irteeran egongo dela, sentsazioak onak izan baitira.