Droga trafikoa egotzi diote gizonezko bati

Guaixe 2025eko irailaren 11

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Ehun gramo speed atzeman zizkioten.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Altsasun berriki. Antza, gizonezkoa txakurrarekin herrigunean barna paseatzen ari zela, polizia han zegoela ohartuta, izan zuen jokabideak susmoak piztu zituen foruzainengan eta geldiarazi egin zuten. Poliziek gizona identifikatu eta zeraman motxila miatu zuten. Han opatutako 100 gramo speed konfiskatu zizkioten. Saltzeko prest zeuden poltsatxo batzuetan banatuta zegoen. Horregatik osasunaren kontrako delitua egotzi eta atxilotu egin zuten.