Israel Premier Tech taldeko Oscar Guerrero Zelaia zuzendari altsasuarrak Vuelta utzi zuen lasterketa bukatu baino lehen. Lasterketak iraun duen bitartean talde israeldarraren aurka egindako protestak zirela eta, ezinegona azaldu zuen zuzendari altsasuarrak. Irailaren 13an, ostiralarekin, jakin zen Vuelta utzi eta etxera itzuli zela, nahiz eta proba egun batzuk lehenago utzi. Guerrero taldeko zuzendarietako bat da 2017 urtetik.
Vueltan hasieratik egon ziren protestak talde israeldarraren parte hartzearen kontra. Bilboko protesten ondoren –etapa 8 km lehenago bukatutzat jo zuen antolakuntzak–, Guerrero berak hartu zuen hitza taldeak ez zuela Vuelta utziko adierazteko. Langile hutsak zirela, Gazan gertatzen ari dena eta kirola banatu behar direla, eta protestak zirela eta, ezinegona azaldu zuen. Bere etxean pintaketak egin zizkioten.
Irailaren 14an Madrilen ezin izan zen azken etapa bukatu, milaka pertsona Madrileko kaleetara atera, eta antolakuntzak 50 km baino gehiagoren faltan lasterketa bertan behera utzi eta gero. Irudiek munduari buelta eman diote eta talde politikoen artean adierazpen zalaparta sortu da. Vingegaard izan da txapelduna askorendako Palestinak irabazi duen Vueltan.