Ekuatorea pasata, oraindik bada zer ospatu Altsasun

Guaixe 2025eko irailaren 15a

Jendetsua izan da asteburua.

Makina bat aukeraz gozatzeko eman du asteburuak Altsasun. Asteburu jendetsuaren ondoren, etxekoek jarraitzen dute ospakizunekin. Festarako oinarria dago udalaren, jai batzordearen eta herri txokoko egitarauen bidez. Eta horiei altsasuarrek bat-batean egiten dieten ekarpenak ere badaude.