Futbola

Altsasuk kategoria berria mustu du

Guaixe 2025eko irailaren 16a

Preferente mailari ekin dio talde altsasuarrak. Lehen jardunaldian esku hutsik itzuli zen Mendigorriatik

Altsasu erregionala mailaz igo zen joan zen denboraldian eta asteburuan mustu zuen kategoria berria, preferente maila. Preferente mailako lehen jardunaldian, Altsasuk Mendi izan zuen aurkari Mendigorrian. Partida oso lehiatuan, lehen zatia golik gabe bukatu zen. Bigarren zatian, 58. minutuan Mendiko Iñigo Rekaldek Alejandro Hernandezek defendatzen zuen ate altsasuarra zulatu zuen. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina 1-0 galduta itzuli zen etxera. 

Sailkapenean, Burlades B da lehen liderra (3 puntu). Altsasu hamalaugarren da, punturik gabe. Bigarren jardunaldian Altsasuk Amigo taldea hartuko du irailaren 20an, 18:15ean, Dantzalekun. Amigok lehen jardunaldian ere ez zuen punturik bildu, eta bi taldeak jokoan dauden hiru puntuak lortzera aterako dira.