Irailaren 21ean, igandea, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da eta data berezi horretan Josefina Arregi Klinikako Alzheimerraren IV. Martxa herrikoia antolatu da Altsasun, 10:00etatik aurrera. Oinezko martxak bi ibilbide izango ditu: 4 km-koa eta 8 km-koa. Biak ordu berean aterako dira klinikatik, eta Iortia zabalgunean despedituko dira.
Bertan denetariko jarduerak antolatuko dituzte, 12:30ak arte: haurrendako puzgarriak, errealitate birtualeko betaurrekoak eta bestelakoak, gazteek adinekoen mugak esperimentatu ahal izateko. Horretaz gain, jarduera fisikoko saioak izango dira. Jakina, auzatea ez da faltako, eta bitartean Etorkizuna dantza taldeak eta Irantzu Dantza Eskolako ikasleek dantza emankizuna izango da. Igande goizeko festa polita izango da.
Izena ematea zabalik dago (10 euro, 16 urtez azpikoek dohain). Partaide helduek kamiseta eta produktu sorta jasoko dute. 16 urtez azpikoek ez dute kamisetarik izango. Erosi nahi duen orok 10 euroren truke eskuratu dezake.