Altsasuko Udalak kamioi bat erosteko deialdia egin du. Trukean gehienez 30.347 euro (BEZik gabe) ordaintzeko prest dago. Eskaintza egin nahi duen enpresak irailaren 22ko 23:59ra arteko epea du. Kontratua bereganatzen duenak 90 eguneko epean eman beharko dio kamioia udalari.