Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo bigarren lauhilekoko ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea lastailaren 24an bukatuko da. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei udalak zenbatekoa kontu korrontean lastailaren 3an kargatuko die. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.