Zabalik dago 'Kantari' ikuskizunean izena ematea

Guaixe 2025eko irailaren 19a

Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizun bat da, eta lehenegoa aldiz Nafarroan izanen da, azaroaren 21ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte har dezakete. Izena eman nahi duzu? 

Gazteek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da Kantari ikuskizuna. Ez du inolako lehiaketa kutsurik eta ibilbide arrakastatsua daraman egitasmoa da. Gazteek, taldeka, antolakuntzak emandako euskarazko kantu bat ikasi behar dute, eredu moduan erakutsitako koreografia entseatu edo berri bat prestatu, eta eszenatoki gainean erakutsi behar dute abesten eta dantzan, publikoaren eta telebistaren aurrean. 

6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte har dezakete, taldeka. Taldeak ikastetxeen arteko lagunak osatutakoak izan daitezke, hau da, taldekideek ez dute zertan ikastetxe berekoak izan behar. 

Gogoratu! Helburu nagusia euskaraz kantatzen eta dantzatzen ondo pasatzea da!

Parte hartu nahi duzu? 

Edo Iñigo Aritza, Korazonistak eta Zelandi ikastetxeetan.

Izen ematea irailaren 28ra arte izanen da, eta azaroaren 7an ikuskizunaren entsegua izanen da, Iortian.