Futbola

Altsasuren denboraldiko lehen garaipena

Guaixe 2025eko irailaren 23a

Preferente mailako 1. multzoa. Bigarren jardunaldia: Altsasu 1- Amigo 0

Preferente mailako Altsasuk Amigo taldea hartu zuen larunbat arratsaldean Dantzalekun. Beroa, ekaitza, euria eta denetatik izan zuen partidan Altsasuk Amigo izan zuen aurkari. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren partida guztian barna, baina ez zuten kontrako atea zulatzen. Partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 90. minutuan Unai Calvok Amigoren atea zulatu zuen eta 1-0 gailendu zen Altsasu, denboraldiko lehen garaipena eta lehen hiru puntuak lortuta. 

Sailkapenean, San Jorge da liderra (6 puntu). Altsasu zortzigarren da (3 puntu). Hirugarren jardunaldian Altsasuk Ripagainan jokatuko du uztailaren 27an, 17:45ean, sailkapenean seigarren den Burlades B taldearen kontra.