Zer da 'Kantari'?

Guaixe 2025eko irailaren 24a

Azaroaren 21ean, lehenengo aldiz Nafarroan, gaztetxoen artean euskarazko musika sustatzeko helburu duen ikuskizuna izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Protagonistak 6 eta 12 urteko gaztetxoen taldeak, eta xedea euskaraz kantatzen eta dantzatzen ondo pasatzea. 

Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da; ez du inolako lehiaketa kutsurik. Altsasuko Udalari eta Guaixe Fundaziario esker izanen da Kantari ikuskizuna Altsasun. 

Gipuzkoan sortu, eta Euskal Herrian zehar Ibilbide arrakastatsua daraman egitasmoa da. Neska-mutikoek, taldeka, euskarazko kantu bat ikasi behar dute (zozketa bidez antolatzaileak emandakoa), eredu moduan erakutsitako koreografia entseatu edo berri bat prestatu, eta eszenatoki gainean jarri abesten eta dantzan, publikoa eta telebista aurrean izango dituztelarik.

Azaroaren 21ean, ostirala, arratsaldez, izanen da Nafarroako estreinakoz eginen den saioa, Altsasuko Iortia kultur gunean. Entseguak azaroaren 7an, ostirala, arratsaldez izanen dira, eta izena ematea irailaren 28ra arte izanen da zabalik. 

Kantariren helburu nagusiak hauek dira: haur eta gazteek euskaraz ondo pasatzea; harreman berriak euskaraz sortzea; euskal kultura sustatzea, dantzak eta kantak uztartuz; haur eta gaztetxoei ikuskizun batean parte hartzeko aukera ematea; familia transmisioan eta, horrenbestez, euskararen sozializazioan eragitea; bailarako eskola desberdinen artean harreman berriak sortzea; eragile ezberdinen artean, euskararen baitan, elkarlana sustatzea.