Altsasuko ferietako klasikoetako bat da Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak antolatutako Onddo Lasterketa. Aurten hamaseigarren edizioa izango da eta lasterketa urriaren 18an jokatuko da, 10:30ean, plazatik abiatuta. Oinezko martxa 10:45ean hasiko da, eta txikienendako Eskola Arteko Krosa 12:00etan.
Izena ematea zabalik dago Kronoak eta Dantzaleku Sakanako webguneetan, urriaren 16ra arte (kamiseta ziurtatu nahi duenak, urriaren 9ra arte). Helduen lasterketaren eta oinezko martxaren izena ematearen prezioa: 10 euro (bazkideek 8 euro). Haurrek, dohain.