Ekain Imaz (Danena) altsasuarrak junior maila despeditu du. "Lorpenekin baino, Danenaken gure artean eratu den laguntasun eta oroitzapenekin geratzen naiz" azaldu du. 2025eko Nafarroako erlojupeko txapelduna dugu Ekain, Altsasuko Erramu Trofeoan eta Galarren garaipena lortu zuen, eta Espainiako Txapelketan laugarrena izan zen. Datorren denboraldian afizionatuen mailara salto egin nahi du.