Irailaren bukaeran Ruandan jokatutako Munduko Txapelketetan lehiatu zen Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarra, gizonezkoen 23 urtez azpiko selekzioarekin. Errepideko lasterketan (164 km) lehiatu ziren, eta lan ederra egin zuen taldeak. Hector Alvarez laugarren sailkatu zen, Pau Marti seigarren eta Adria Pericas bederatzigarren, Top10ean. Iker gomez 56. sailkatu zen, 17:36ra. Munduko txapelduna Lorenzo Finn italiarra izan da.
Gomez oso eskertuta dago Pascual Orengo hautatzaileak emandako aukerarekin. “Nigan jarritako konfiantza eskertu nahi diot, federazioari baita ere”. Ruandan bizitakoa “esperientzia ahaztezina” dela nabarmendu du Gomezek bere sare sozialetan.
Iker Gomez ez dago Europako Txapelketetarako 23 urtez azpiko selekzioko zerrendan.