Futbola

Mulierren kontra, ezin

Guaixe 2025eko urriaren 1a

Emakumezkoen hirugarren mailan punturik gabe itzuli zen Altsasu

Irailaren 28an emakumezkoen hirugarren mailako bigarren jardunaldia jokatu zuen Altsasuk Mulier talde ahaltsuaren kontra, salestarretan. Partida hasi eta ia konturatu gabe Mulier aurreratu zen. Altsasuk ez zuen etsi, eta Leire Estarriagak 27. minutuan bana berdintzea lortu zuen. Horrek arnasa eman zien altsasuarrei. Bigarren zatian, ordea, Mulierrek batuta hartu eta lau gol sartu zizkion Altsasuri. Sakandarrak Mulierren sareetan erori ziren eta 5-1 galduta itzuli ziren etxera. 

Hain zuzen ere Mulier taldea da hirugarren mailako liderra (6 puntu). Altsasu bederatzigarren da (puntu 1). Ligako hirugarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean hirugarren den Oberena taldea hartuko du urriaren 5ean, 15:30ean, Dantzalekun.