Gizonezkoen preferente mailan, Altsasuk Ripagainan jokatu zuen, Burlades B taldearen kontra. Partida estu, borrokatu eta zoroan, Altsasu hiru aldiz aurreratu zen Julen Fores eta Unai Calvori (2) esker, baina 70. minutuan Burlades B-k hiruna berdindu zuen. Azken 20 minutuak oso borrokatuak izan ziren, eta partida puntu berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, 87. minutuan Armstrong Fahk garaipenaren gola sartu zuen, altsasuarren zorionerako.
San Jorge da preferente mailako lehen mailako liderra (7 puntu) eta Altsasu bigarren postura igo da (6 puntu). Laugarren jardunaldian, Altsasuk sailkapenean hamargarren den Zirauki taldea hartuko du urriaren 4an, 18:30ean, Dantzalekun.