Altsasuko Kaixo jatetxeak irabazi du Nafarroako I. Entsaladilla Lehiaketa. Ensalamiña proposamenak eman dio saria, 1.000 euro. Jose Antonio Legarraren eta Maite Marcosen entsaladillaren orekagatik, osagaien integrazioa, bere krematsu izana eta ogia bustitzeko ona izatea baloratu dute. Lehiaketara 38 entsaladilla aurkeztu diren.
Lehiaketa bi fasetan egin zen. Aurrenekoan, epaimahaiko 33 kide sei mahaitan banatu zituzten eta 38 entsaladillak modu anonimoan dastatu zituzten. Mahai bakoitzak finalista bat aukeratu zuen azken txandara pasatzeko, eta, horrela, sei proposamen lehiatu ziren saria irabazteko. Bigarren fasean Javier Diaz Zalduendo, Javier Azanza, Carlos Rodriguez, Gorka Aginaga, Jokin Ocaña, Fran Fernandez, Juan Flamarique, Peio Cruz eta Jorge Sauleda gastronomia kazetariek osatu zuten Nafarroako Entsaladarik Onena aukeratzeko ardura zuen epaimahai profesionala.
Lehiaketa Hellmann's enpresak antolatu zuen, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba hornitzaile ofizial eta Bodegas Inurrieta eta Maestro Aceituneros-en babesle zirela. Nafarroa osoko 38 entsaladatxo proposamen aurkeztu ziren lehiaketara. Hellmann'seko Emilio Marcak eta Peio Cruzek eman zieten Kaixo elkarteko arduradunei saria.