Urriaren 1ean, asteazkena, 17:30ean, Olatz Larunbe dantzariaren Nafarroako Gobernuaren DNA programaren barruan sortzen ari den Eten ez dena dantza proiektuaren erakustaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Larunbe, Clarissa Costagliola, Maddi Muñoz eta Olaia Valle dantzariekin batera egoitza artistikoa egin dute Altsasun, eta urriaren 1ean orain arte sortutakoaren "entsegu irekia" eginen dute.