Emakumezkoak ibilketa nordikoan nola aritu ikasteko tailerra antolatu dute Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta Altsasuko Udalak. Hastapen tailerra da, emakumeei propio zuzenduta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da beharrezkoa kirolaria izatea eta parte hartzaileek makilarik ez badute utzi eginen diete. Izena eman nahi duenak lastailaren 7ra arteko epea du. 948 012 012 doako telefono zenbakira hots eginez edo altsasu.eus webgunearen bidez egin daiteke matrikula.