Altsasuko Udalak Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan egindako aldaketak indarrean daude. Udal araudi horren hiru artikuluk idazketa berria dute. Pistak erabiltzeko araubide orokorra zehazten duen 5. artikuluan hainbat debeku zerrendatu ditu udalak. Erabiltzaileen erantzukizunari buruzko 14. artikuluan lur jabeek edo lursailen erabiltzaileek dituzten betebeharrak zehaztu ditu udalak. Bidearen eta lursailaren arteko ezponda edo areken eta haien gaineko pasabideen inguruko zehaztapenak jaso ditu hor udalak. Azkenik, arau hausteak 16. artikuluan jaso ditu, arau hauste arinak eta larriak zein diren zehaztuz. Aldaketen berri Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 195. zenbakian, irailaren 20koan dago.