Aurten ere adinduendako ur terapiarako eskaintza egin du Altsasuko Udalak, Atabo SM enpresa publikoko teknikariek emana. Ur terapia 70 urte baino gehiago, mugikortasun eta indar falta duten pertsonei zuzenduta dago, Bastoia edo ibiltzeko gailuaren laguntzan mugitzen badira edo belauneko, aldakako edo artikulazioetako mina dutenek ere izena eman dezakete.
Saioak Zelandi kiroldegiko igerilekuan izanen dira, astelehen eta asteazkenetan, 12:30etik 13:30era. Izena eman edo informazioa nahi duena 948 468 343 telefono zenbakira hots egin dezake.