Udaleko Berdintasun Arloak udazkeneko eskaintzaren berri eman du

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Emai emakumeak ahalduntzeko gunearen aurkezpena. UDALA

Besteak beste, emakumeen partaidetza soziopolitikoa indartzeko, eta emakumeen jabetze eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa lortzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu.

EMAI Emakumeen Ahalduntzerako Gunea izeneko programa Altsasuko mugimendu feministako kideekin elkarlanean sortu zuen joan zen urtean Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak. Aurtengo udazkeneko programaren eskaintzaren berri eman du orain Berdintasun zerbitzuak. Sendabelarren eta zoru pelbikoaren inguruko ikastaroez aparte, feminismoa irakurgai izeneko literatur solasaldiak daude. Gainera, emakumeendako aholkularitza juridikoko zerbitzua indarrean da. Eskaintzaren berri zabala Altsasu.eus webgunean dago.  

Informazio gehiagorako edota antolatutako ikastaroren batean izena emateko 948 56 48 23 edo 628 328 593 telefono zenbakietara hots egin edo berdintasuna@altsasu.net e-posta helbidera idatz daiteke.