2025/10/02 - 2025/10/06 Ostegunean eta astelehenean, 19:00etan; igandean, 19:30ean

Zinema

'Maspalomas' filmaren emanaldia

'Maspalomas' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 2an, 5ean eta 6an, osteguna, igandea eta astelehena, hurrenez hurren, Moriarti zinemagileen Maspalomas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filmaren protagonista Jose Ramon Soroiz da, eta Zinemaldian Zilarrezko maskorra irabazi zuen filmean egindako lanagatik. Nagore Aranburu da filmeko beste protagonista. Filmak Vicenteren istorioa kontatzen du: 76 urterekin bikotekidearekin hautsi ondoren, Maspalomasen gustuko bizitza darama; egunerkotasuna eguzkitan etzanda, festan eta plazeraren bila pasatzen du. Ezusteko istripu baten ondorioz, Donostiara itzuli eta bere alabarekin topo egin behar izan du. Filma euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpidatziekin. 

Emanaldiak: 

Urriak 2, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4,5 euro). 

Urriak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian (5 euro). 

Urriak 6, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4,5 euro).