Zezenak abeltzaina zauritu zuen

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Anbulantziaren barruko aldea.

Animaliaren kolpea jaso zuen 

Lanean ari zela, zezen batek 40 urteko gizonezko abeltzain bat kolpatu zuen ostiralean, hilaren 3an, 11:08an. Gizonezkoak gerrialdeko traumatismo erreserbatua izan zuen. Lehenik Altsasuko osasun etxean artatu zuten eta, ondoren, Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia batean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, balorazio osoagoa egiteko. Operatiboan Altsasuko parkeko suhiltzaileek, zaintzako medikua eta erizaina eta Foruzaingoak esku hartu zuten, eta istripuaren eginbideak beren gain hartu zituzten foru poliziak.