Fernando Iriarte Larreak bere burua udaletxeko atean kateatu du 12:53an, eta hala egon da ordu erdiz. Protesta ekimen horrekin bere etxearen inguruko egoera bideratzea eta konpontzea nahi du. Ameztia auzoko 12. zenbakian bizi da, beheko solairuan. Etxearen ondoan bajera bat dago. Iriartek azaldu duenez, haren jabe berriak etxerako sarbidea moztu dio. Gaineratu duenez, “bidea eta bajera herri lurrak dira eta pasarako eskubidea izan beharko nuke”. Etxea erostean pasabidea herri lurra zela ziurtatu zioten udalean. Altsasuko Udalari partzelen mugak eta jabetzak zehazteko eskatuz idatzia aurkeztu zion garilaren 28an. Gaur erantzun bila kateatu egin da.
(Albistea lantzen ari gara).