Futbola

Altsasu Zirauki baino askoz ere gehiago izan zen

Guaixe 2025eko urriaren 7a

Altsasu preferenteko lider jarri da.

Gizonezkoen preferente mailako laugarren jardunaldian lider jarri da Altsasu

Gizonezkoen preferente mailan Altsasuk Zirauki taldea hartu zuen urriaren 4an Dantzalekun. Eguraldia triste zegoen, umela, baina gorritxoak berehala festa giroa jarri zuten, 9. minuturako Unai Calvok Altsasu aurreratu zuelako. Lehen zatian Altsasuk ongi kontrolatu zuen partida eta atsedenaldira hiru goleko errentarekin joan zen, Mikel Etxaizen eta Unai Calvoren beste gol bati esker. Bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen. Asier San Romanek eta Unai Calvok, azken honek hat-tricka eginez, golen zakua puztu zuten eta Altsasuk garaipen erosoa lortu zuen, 5-0. 

Azken garaipenari esker Altsasu preferente mailako lehen multzoko lider jarri da (9 puntu), San Jorgeren aurretik (8 puntu). Bosgarren jardunaldian sailkapenean laugarren den Beti Casedano thartuko du, urriaren 12an, igandea, 18:00etan, Dantzalekun.