Futbola

Altsasuk ezin izan zuen Oberena erremontatu

Guaixe 2025eko urriaren 7a

Emakumezkoen hirugarren mailako hirugarren jardunaldiak ez zuen Dantzalekun punturik utzi

Hirugarren mailako hirugarren jardunaldian Altsasuk Oberena taldea hartu zuen, Dantzalekun. Bi taldeak parez pare lehiatu ziren eta atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala Oberenak gola sartu zuen; Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen eta 0-1 galdu zuen Oberenaren kontra. 

Hirugarren mailako liderra Osasuna B da (9 puntu). Altsasu bederatzigarren da, puntu batekin. Laugarren jardunaldian sailkapenean hamargarren den Berriozarren kontra jokatuko du Altsasuk, urriaren 12an, igandea, 16:00etan, Berriozarren.