Gobernuak Nafarroa Marka aurkeztuko du, Altsasun

Guaixe 2025eko urriaren 8a

Taberna lehendakariordea Nafarroako Markaren Tuterako aurkezpenean. NAFARROAKO GOBERNUA

Urriaren 8an, asteazkena, Nafarroako Gobernuak herrialdearen marka aurkeztuko du, Iortia kultur gunean. Ekitaldia publikoari irekia izanen da, eta Sakanako politika, enpresa eta gizarte arloko ordezkariak gonbidatu dituzte. 

Foru administrazioak Nafarroa Markaren aurkezpena eginen du, urriaren 8an, asteazkena, 19:00etan, Altsasuko Iortia ultur gunean. Nafarroa Marka Foru Komunitateko lurralde marka bat da, eta helburua Nafarroa Europako eskualde iraunkor, berritzaile eta berdintasunezko gisa sendotzea da. Gauzak egiteko dugun modua leloa du. Lau ardatz estrategiko ditu: talentua, enpresa eta berrikuntza; turismoa, aberastasuna eta aniztasuna; lurralde identitatea eta bizi kalitatea.

Publikoari irekia den aurkezpena Julian Iantzik gidatuko du, eta Hostoak eta Pi musika taldeak girotuko du. Ekitaldiari hasiera Felix Taberna Monzon lehen lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak emango dio hasiera. Javier Ollo Martinez alkateak ere hartuko du hitza. Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Pedro Latorrek Sakanako Enpresarien Elkartearen izenean, Maria Eugenia Garciak Altsasuko Merkatarien Elkartearen izenean, Joseba Arreguik Josefina Arregui Fundazioaren Patronatuaren lehendakari gisa, eta Itziar Nazabal artistak. Akaberan auzatea izanen da eta Nafarroa Markaren kamixeta jasoko dute bertaratzen direnak.