Beheko bentako bidegurutzeko lana errematatu zain

Guaixe 2025eko urriaren 13a

Lanengatik trafikoaren desbideraketa txikia dago.

Errepidea denez, udalak gobernuari asfaltatzeko eskatu dio. 

Altsasuko Beheko bentako bidegurutzean ur ihesa izan zen iraileko azken asteburuan. Udalak berehala bidali zituen langileak, eta pala baten laguntzaz, ur ihesa konpondu zuten. Ur biltegitik herrira arteko sarea berritu ondoren uraren presioa nabarmen handitu da. Udalaren susmoa da horren ondorioz zaharkituta dagoen hodi horretan ihesa sortzea. Udalak ez du zolatze lanik egin haustura izan den tokia gobernuaren errepidea delako. Udalak jakinarazi du Iruñea eta Gasteiz etorbideak hurrengo hilabetean asfaltatuko dituela gobernuak eta, konponketa lanak egin diren zatia asfaltatzeko eskatu diote gobernuari.