Jaione Palomo Zumba eta saltsa monitoreak Bularreko minbiziaren aurkako lehenengo Zumbathoi Solidarioa antolatu du, Altsasuko kiroldegian. Urriaren 11n, larunbata, 17:30etik aurrera izanen da; 17:00etan zabalduko dituzte ateak. Ekimena Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen aldekoa izango da. Ikusleak dohainik sartu ahalko dira, baina parte hartzeaileek izena eman beharko dute ekimena iragartzeko jarri dituzten kartelen QRaren bidez, 6 eurotan, eta kamiseta bat jasoko dute opari. Jaione Palomo, Itziar eta Mayra Palop monitoreen aginduetara ariko dira parte hartzaileak, eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako dantzari talde batek koreografia bat egingo dute ere.
Ekimenak herriko eta ibarreko hainbat babesle izan ditu eta bertan bildutakoarekin zozketak egingo dituzte; boletoak salgai daude, eta jasotakoa Saray elkartera bideratuko da.