Julio Sotok irabazi du Mutiloako saioa

Guaixe 2025ko urr. 14a, 10:04

Julio Sotok irabazi du bigarren saioa; ezkerretik bigarrena, Idoia Granizo altsasuarra. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Urriaren 11n jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasearen bigarren saioa irabazi zuen Sotok, hurrengo faserako zuzenean sailkatuz; Idoia Granizo altsasuarra bosgarren sailkatu zen. 

Azaroaren 8an Leitzan jokatuko den finalaurrekora zuzenean sailkatu da Julio Soto bertsolaria. 160 entzule izan ziren Arangurengo kultur etxena, lehenengo faseko bigarren saioa zuzenean jarraitzen. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, zozketak ebatzitako ordenean: Jabi LezaunLanda, Idoia Granizo Uribarrena, Sarai Robles Vitas, Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegieta eta Julio Soto Ezkurdia; Iratxe Legarra izan zen gai jartzailea. 

Behin ariketa puntuagarriak eginda, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 353, eta azaroaren 8an jokatuko den finalaurrekoetara sailkatu da. Haren atzetik sailkatu dira Sarai Robles (338,5), Ekhiñe Zapiain (329,5), Jabi Lezaun (309), Idoia Granizo altsasuarra (291) eta Beñat Astiz (285,5). 

Datorren larunbatean segituko du txapekleta, Iruritan. Han ariko dira Amaia Elizagoien, Endika Legarra, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Xabat Illarregi; gai jartzailea Ainhoa Larretxea izanen da.

Lehen fasearen bigarren saioko puntuazioak:

Julio Soto Ezkurdia: 353

Sarai Robles Vitas: 338,5

Ekhiñe Zapiain: 329,5

Jabi Lezaun: 309

Idoia Granizo: 291

Beñat Astiz: 285,5

Lehen fasearen lehen saioko puntuazioa: 

Eneko Lazkoz: 357,5

Saats Karatsatorre: 328,5

Eki Mateorena: 301,5

Egoitz Gorosterrazu: 293,5

Urko Gartzia: 287

Aitor Irastortza: 283