Aske Gasteizen atxilotutako altsasuarra

Guaixe 2025eko urriaren 14a

Ertzaintza antifaxistei oldartzen. ARABAKO ALEA

Desordena publikoagatik auzipetu dute.

Hispanitatearen Eguna zela eta, Falange Espainola eskuin muturreko taldeak Gasteizen ekitaldia antolatu zuen igandean, lastailak 12. Liskarrak izan ziren haien eta antifaxisten artean lehenik eta Ertzaintzaren eta antifaxisten artean ondoren. Ertzaintzak 19 pertsona atxilotu zituen. Adin txikikoa zena egunean bertan aske utzi zuten eta gainontzekoek gaua polizia etxean pasa zuten, eta goizean askatu zituzten. Guztiei desordena publikoagatik auziak ireki dizkiete. 

Atxiloketa salatzeko ehun bat pertsonak kontzentrazioa egin zuten Altsasuko udaletxe parean. Eskuin muturraren kontrako protesten kriminalizazioa salatu zuten. Adierazi zutenez, "faxismoa gure kaleetatik nahi bezala ibiltzen ez dugu utzi behar. Faxismoaren kontra antolatu behar dugu". Eta borrokan segitzeko deia egin zuten.