Futbola

Altsasuk jipoi latza jaso zuen

Guaixe 2025eko urriaren 15a

Emakumezkoen hirugarren mailako laugarren jardunaldian Berriozarrek talde sakandarra mendean hartu zuen

Asteburuan emakumezkoen hirugarren mailako laugarren jardunaldia jokatu zen. Maila berria ez zela txantxetakoa jakina zen, eta Altsasu kategoriari tamaina hartzen saiatzen ari da, baina Berriozartik nahiko jota itzuli ziren altsasuarrak, 5-0 galdu eta gero. Berriozar hasieratik aldea ateratzen hasi zen, eta nahiz eta altsasuarrak partidari buelta ematen saiatu, ezinezkoa izan zen. 

Emakumezkoen hirugarren mailako liderra Osasuna Fundazioa B taldea da (12 puntu). Altsasu hamargarren da, puntu bakarrarekin. Bosgarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean zazpigarren den Huarte hartuko du urriaren 19an, igandea, 17:30ean Dantzalekun jokatuko den partidan.