Udalak hirigintza aholkularitza zerbitzua behar du

Guaixe 2025eko urriaren 17a

Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Hori kontratatzeko deialdia egin du.

Altsasuko Udalak hirigintza aholkularitza emanen dion zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du. Kontratua bere egiten duenak udalarendako urtean 728 ordu egin beharko ditu lan, 14 ordu astean. Udalak urte beteko kontratua eskaini du, urtero luza daitekeena, baina gehienez ere lau urte iraun dezakeena. Urteko zerbitzuagatik udalak 31.413,20 euro (BEZik gabe) ordainduko du, eta lau urteko aldiagatik 125.652,80 euro (BEZik gabe). Interesa duenak eskaintza lastailaren 24ko 23:59ra arte aurkez dezake.