Emakumezko altsasuarrak ibilketa nordikoan trebatzen

Guaixe 2025eko urriaren 16a

Ikastaroko parte hartzaileak abiatu aurretik.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta Altsasuko Udalak antolatu zuten tailerra.

Emakumezkoak ibilketa nordikoan nola aritu ikasteko tailerra egin zen lastailaren 10ean, ostiralean. Hogei bat emakumezkok parte hartu zuten. Pilotajauku dermioan elkartu eta han oinarrizko azalpenak jaso ondoren, dermioko bide batean aurrera eta atzera ibili ziren, hainbat ariketa egiten, teknika menperatu arte.