Urriaren 19ko feriaren harira festa asteburua izanen da Altsasun. Urriaren 17tik 19ra ospatuko dituzte festak. Altsasuko Peñak ostegunean hasiko dira ospakizunekin. Igandean izanen da egun handia, besteak beste, ganadu erakusketarekin, zaldi lehiaketarekin eta nekazaritza produktuen azokarekin.
Altsasuko ferietan kirolak tokia izanen du ere. Urriaren 17an, ostirala (18:00etan), Oriamendik antolatutako Erremontari jaialdia jokatuko da Burunda frontoian. Gurrutxaga-Zubirik Susperregi-Apezetxea dituzte arerio, eta Ezkurra II.a-Larrañagak Goikoetxea V-Azpiroz. Sarrera doan da. Larunbat goizean Onddo Lasterketa izanen da, 10:30etik aurrera. Arratsaldean, 18:00etan, Garferen pilota jaialdia izango da. Garfen aritzen diren sakandarrak ariko dira: Victor-Garmendiak Canabal-Bergeraren kontra jokatuko dute, eta Labaka-Azpirozek Elizalde-Arbizuren kontra. Sarrerak aurretik eros daitezke (10 euro) edo txarteldegian (15 euro).
Arte Azokaren hamalaugarren edizioa mustuko dute urriaren 17an, ostirala, 19:30ean. Altsasuko ferietako ohiko ekimen bat bihurtu da Artebide elkarteak antolatzen duen Sakanako artisten erakusketa. Igandean artea kalera aterako dute, eta azoka eginen dute artistek. Feria egunean ere Editargiren Nafarroako Edizioaren Azoka izanen da. Bestetik, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 39. Argazki Rallya antolatu du urriaren 19rako; Herriz Herri txapelketaren parte da, eta izena online eman daiteke altsasukomendigoizaleak@gmail.com epostan, edo egunean bertan 8:30etik 10:00etara.
Palestina presente izanen da Altsasuko ferietan ere, eta larunbatean, 19:30ean, manifestazioa deitu dute, Foru plazatik.
2025eko Altsasuko Feriak
Urriak 16 osteguna
19:30 Pintxo pote musikatua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
Urriak 17 ostirala
18:00 – 20:00 Haurrendako jolasak eta txokolate jana, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.
18:00 Remonte jaialdia, Oriamendik antolatuta, Burunda frontoian. Sarrerak: doan.
19:30 Sakanako XII. Arte Azokaren mustutzea, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean.
Urriak 18 larunbata
10:30 XV. Onddo lasterketa: Ibilaldia oinez, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
11:00 XV. Onddo lasterketa, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
11:30 – 13:30 Erraldoi eta Buruhandiekin kalejira, Altsasuko eta Etxarri Aranazko Txistulariekin, Intxostiapuntatik.
12:00 Altsasuko Ferietako Ikastetxeen arteko XLIV. Krosa, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
12:30 Musika eta Dantza Udal Eskolakoekin kalejira.
14:30 Peñen bazkaria, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zelandi frontoian.
16:30 Peñen kafea eta Maillot banaketa, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zelandi frontoian.
17:00 Pilota partiduak, Garfek Pelotak antolatuta, Burunda frontoian. Sarrerak: aldez aurretik, 12 euro; leihatilan, 15 euro.
17:30 Elkartepoteoa eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
19:30 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
19:30 Palestinaren aldeko manifestazioa, Foru plazatik.
20:00 Peñen Jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:30 – 02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Peñen Igoera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik.
Urriak 19 igandea
09:00 – 14:30 Feria.
Zaldi lehiaketako zaldien erakusketa, Zelai kalean.
Ardi latxen eraksuketa, Ferialeku kalean.
Behi erakusketa, Ferialeku kalean.
Nekazaritzako elikagaien azoka, Gartzia Ximenez kalean: patea, eztia, babarrunak, ogia, pasatelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolateak, hestebeteak eta abar.
Artisau azoka, Foru plazan: bitxiak, poltsak, arropa, zurezko joastailuak, xaboi naturalak, saskigintza...
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santokristo inguruan.
Azoka txikia, Baratzekobide plazan: arropak, oinetakoak...
Mikologia erakusketa, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta, Garbitokian.
Altsasuko Mendigoizaleak taldearen XXXIX. Argazki Rallya, Gure Etxean.
Nafarroako IX. Edizioaren Azoka, Editargik antolatuta, Foru plazan.
10:30 – 14:00 Sakanako XII. Arte Azoka eta Arte Azoka txikia, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean eta zabalgunean.
11:30 – 13:30 Altsasuko Zaldi Lehiaketarne desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean.
12:30 Altsasuko Txistulariekin kalejira.
20:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.