Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan CBASK-ek eta Aranguren Mutilbasketek urriko bigarren asteburuan Zelandin jokatu beharreko partida azaroaren 17ra atzeratzea erabaki zuten. Sailkapenean Larraona Claret da lehena (4 puntu), eta CBASK seigarren dago, partida bat gutxiagorekin (2 puntu). Asteburuan hirugarren jardunaldia dago jokoan. Urriaren 18an, larunbata, CBASK-ek Humiclima izango du aurkari 18:00etan, Berriozarren.
Emakumezkoen lehen senior maila autonomikoan, CBASK-ek eta Navarro Villoslada A taldeek Altsasun jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Abenduaren 14an jokatuko dute, Zelandin. Horrek, jakina, sailkapenean eragina izan du. Liceo Monjardin da liderra (4 puntu) eta CBASK bederatzigarren postura jaitsi da, partida bat gutxiagorekin (2 puntu). Hirugarren jardunaldian CBASK-ek Burlataren kontra jokatuko du urriaren 18an, 20:00etan, Burlatan.