Urriaren 16an, osteguna, 17:30ean, Altsasuko liburutegiaren aurrean, gurasoen bilera irekia eginen dute, Altsasuko osasun etxeko pediatrian dagoen egoerari buruz hitz egiteko. Sareetan zabaldu dutenez, "gure seme-alaben osasuna eta eskubideengatik larrituta dagoen guraso talde bat gara; osasun etxean gaur egun dagoen egoerak kezkatzen gaitu. Adibidez, behar denean ez dago pediatrarekin ordua hartzerik, eta askotan pediatrak ez gaitu zuzenean artatu nahi izaten". Interesa duen ororoi zabaldu dute batzarra.