Grafitti egilea atxilotuta

Guaixe 2025eko urriaren 17a

Atxilotutako grafittigileetako bat. FORUZAINA

Trenetan margotzen ari zen.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko gazte bat atxilotu dute tren geltokiaren ondoan aste honetan. Adifeko zaindariak gaztigatuta joan ziren foruzainak tren geltokira. Han aparkatuta zeuden bagoietan lau pertsona pintaketak egiten ari ziren. Poliziak ikustean grafitti egileak hanka egin zuten, baina poliziek haietako bat atxilotu zuten. Gazteari kalte delitua egotzi diote. Gainera, agenteek hainbat material konfiskatu zituzten, ihes egin zutenean egileek utzitakoak.