Itaiak deituta, indarkeria matxista orori aurre egin lelopean kontzentrazioa egin zen larunbatean, lastailaren 18an. Elkarretaratze horren bidez Itaiak Euskal Herrian izan den azken emakumezko baten erailketa salatu zuen, urteko seigarrena. Zarautzen izan zen azkena, gizonezko batek 53 urteko emakumezkoa hil zuen lastailaren 15ean. Itaiako kideek adierazi zutenez, "ezin dugu indarkeria matxista normalizatzen utzi. Posizionatzeko momentua da".