Ferietakoa, asteburu animatua

Guaixe 2025eko urriaren 20a

Ostiraletik domekara jende asko ibili zen.

Feriei hasiera emateko, peñek haurrendako antolatutako jolasak, erremontea eta arte azokaren mustutzea izan zen lastailaren 17an, ostiralean. Urtzi tabernak ateak hilaren 25ean itxiko ditu, baina bezero eta altsasuar guztiei eskertzeko La Banda del Jefe Bigun taldearen rock kontzertua antolatu zuen. Larunbata, berriz, kirola izan zen protagonista, Onddo lasterketarekin. Baina hari lekukoa hartu zioten peñen eta kuadrillen bazkariak eta jai giroak, ordu txikia arte luzatu zena. Domekan, berriz, zaldi, behi eta ardi erakusketak ikusteko aukera izan zen herrian barna. Gainera, artisau eta ekoizleen azoka eta ohiko azoka izan ziren. Nafarroako edizioaren azoka ere hartu zuen Foru plazak. Mikologia erakusketa garbitokian izan zen eta 180 ziza mota ikusteko aukera izan zen. Altsasuko Mendigoizaleen erakusketa Gure Etxea eraikinean zegoen. Azken horiek, gainera, 49. aldiz argazki rallya antolatu zuten. 45 parte hartzaile aritu ziren irudiak hartzen. 

Erlazionatuak