2025/10/23 - 2025/10/27 19:00etan eta 19:30ean

Zinema

'Karmele' filmaren emanaldia

'Karmele' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandean eta astelehena, Asier Altuna zinemagilearen Karmela euskarazko filmaren emanaldia izanen da (gaztelaniazko azpidatziein), Iortia kultur gunean. Jone Laspur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran dira antzezleak, eta filmak Kameleren eta bere familiaren istorioa kontatzen du; 1937 Frantzian babestu dira, gerraren ondorioz etxetik bota baitituzte. Han erbesteko euskal kultur enbaxada Karmelerekin harremanetan jartzen da musikaren eta dantzaren bidez gerraren aurka borrkooatzen saiatzeko. Bertan Txomin ezagutuko du, tronpeta jotzaile profesionala, eta maiteminduko dira. Venezuelan denboraldi batez bizi eta gero, bikotea etxera itzuliko da, kendu zieten guztia bereskuratzeko itxaropenarekin. 

Emanaldiak: 

Urriak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). 

Urriak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). 

Urriak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).