Urriaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Imanol Uribe zinemagilearen La sospecha de Sofia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Antzezleak Alex Gonzalez, Aura Garrido, Zoe Stein, Irina Bravo eta Yaiza Guimare dira. Filmean Danielek gonbidapen misteriotsu bat jaso du bere ama biologikoa ezagutzera joateko, Gerra Hotzaren erdian dagoen Ekialdeko Berlinera. Gonbidapen hori onartzea bere bizitzako akatsik handiena izango da, KGBren plan sekretu baten funtsezko pieza izaterako pasako baita. Une horretatik aurrera, Sofia bere bikotekide etengabeko susmoan biziko da.
Emanaldiak:
Urriak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Urriak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).