Futbola

Altsasuren bigarren berdinketa

Guaixe 2025eko urriaren 28a

Altsasuarrak bankilloan. ALTSASU KIROL ELKARTEA

Gizonezkoen preferente mailako zazpigarren jardunaldia puntu banaketarekin bukatu zuten Altsasuk eta Mutilvera B-k

Gizonezkoen hirugarren mailan Altsasuk Mutilvera B hartu zuen Dantzalekun. Partida lehiatu eta gogorrean, 26. minutuan Mutilvera B aurreratu zen, baina Armstrong Fah-k banakako berdinketa lortu zuen 36. minutuan. Atsedenaldia iristear zela Mutilvera B-k bigarrena sartu zuen eta bi taldeak 1-2ko markagailuarekin joan ziren etenaldira. Bigarren zatian egoera are gehiago korapilatu zen 55. minutuan Mutilvera B-k hirugarrena sartu zuenean, baina Altsasuk ez zuen etsi, eta gutxika partidari buelta eman zion. Unai Calvok 2-3 gerturatu zuen Altsasu, eta 75. minutuan Gorka Martinezek berdinketaren gola sartu zuen. Hirunako berdinketarekin zabal-zabalik geratu zen partida, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Preferente mailako liderra San Jorge da (17 puntu). Altsasu laugarren da (11 puntu). Hain zuzen ere, zortzigarren jardunaldian Altsasuk San Jorge liderra izango du aurkari azaroaren 2an, 17:00etan, San Jorge zelaian.