Futbola

Altsasuk eta Mutilverak bederatzigarren postua dute jokoan

Guaixe 2025eko urriaren 30a

Emakumezkoen hirugarren mailako seigarren jardunaldiko partida Arangurenen jokatuko dute bi taldeek

Emakumezkoen hirugarren mailako ligan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Osasuna B da liderra (15 puntu), Mulierrekin eta Oberenarekin puntutara berdinduta. Altsasu hamargarren postuan dago (2 puntu) eta hain zuzen ere azaroaren 1ean, larunbata, sailkapenean bederatzigarren eta arerio zuzena den Mutilvera (2 puntu) izango du aurkari Arangurengo Bailarako kiroldegian, 18:30ean. Bi taldeek bederatzigarren postua dute jokoan.